Traktoreen errebisio teknikoa, 19an

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 5a, 00:00

Goizuetako Udalak herritarrei jakinarazi die traktoreen errebisioaren kanpaina egingo dela otsailaren 19an, asteazkenarekin. Goizeko 10:00etatik 13:00etara bitarte egingo da errebisio teknikoa, Irisarriko pilota plazan. Bestalde, gogorarazi dute quadek ITV finko batera joan beharko dutela, eta ez unitate ibiltarira. Ziklomotorrek, berriz, otsailaren 19an gerturatu eta apuntatu egin beharko dute, edo ordua hartzeko telefonoz deitu 669 76 33 10 zenbakira, gero ekainean ITVa pasatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!