Goizuetako Umore Ona dantza taldeak euskal dantzak ikasteko aukera eskainiko du, eta bihar izango da apuntatzeko azken eguna. Asteazkenetan izango dira saioak arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara bitarte. Lehenengo saioa otsailaren 5ean egingo dute, dantzetako lokalean bertan. Animatzen denak Amaia kafetegian eman beharko du izena.