Euskal dantzen ikastaroa eginen dute asteazkenetan, Umore Ona dantza taldeak antolatuta. Dantzetako lokalean izanen dira saioak, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara, eta 18 urtetik gorakoei zuzenduta daude.
Datorren astean eginen dute aurreneko saioa, otsailaren 5ean; eta parte hartu nahi duenak, aste honetan eman behar du izena. Amaia kafetegian apuntatu behar da, eta otsailaren 2ra arte dago horretarako epea.