San Anton Egunean ez zen falta izan jan-edana

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 24a, 00:00

Txistorra eta edari postua jarri zen ermitaren kanpoaldean.

San Anton eguna ospatu zuten goizuetarrek pasa den astean. Herriko ermitan elkartu ziren herritarrak, eta ez gutxi gainera. Eguraldia lagun jende asko hurbildu zen ermitara. Ospakizunarekin hasteko, aziendak bedeinkatu zituzten, eta jarraian meza kantatua izan zen ermitan. Mezatik irtenda salda eta txistorra eskaini ziren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!