San Anton egunaren bueltan ospakizuna izango dute goizuetarrek gaur. 11:15etan elkartuko dira herriko ermitan. Ospakizunarekin hasteko, aziendan bedeinkazioa izango dute herritarrek, eta jarraian meza kantatua egingo dute, 11:30etan hasita. Salda eta txistorra eskainiko dute 12:15etatik aurrera. Antolatzaileek parte hartzeko eta bertaratzeko deia luzatu diete goizutar orori.