San Anton egunaren bueltan ospakizuna izango dute goizuetarrek ostiralean, urtarrilak 17. Goizean zehar hiru hitzordu izango dituzte, eta aziendan bedeinkazioarekin hasiko eguna.
Goizeko 11:15etan elkartuko dira goizuetarrak herriko ermitan. Ospakizunarekin hasteko, aziendan bedeinkazioa hartuko dute herritarrek, eta jarraian meza kantatua egingo dute, 11:30etan hasita.
Kantugiroan, tripa betetzeko tartea ere izango dute herritarrek eguerdian. Horretarako salda eta txistorra eskainiko dute 12:15etatik aurrera.
Antolatzaileek parte hartzeko eta bertaratzeko deia luzatu diete goizutar orori.