Aurtengo fiestak antolatzen hasteko lehenengo bilera eginen dute bihar

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 12a, 00:00

Arratsaldeko 18:00etan jarri dute hitzordua, Goizuetako udaletxean. Lau puntu ditu gai zerrendak: Fiesta Batzordearen osaketa, 2025eko aurrekontua, Fiestetako egunak eta gaueko musika.

Oraindik oso urruti daudela dirudien arren, Goizuetako Fiestak antolatzeko lehenengo bilera irekia eginen dute bihar arratsaldean. Denborarekin prestatu nahi dute aurtengo egitaraua, eta pixkanaka joanen dira jarduera guztiak ondo lotzen.

Biharko bileran lau puntu izanen ditu gai zerrendak. Hasteko, Fiesta Batzordeko kideak nortzuk izanen diren erabakiko dute; bigarren puntuan 2025ko aurrekontuari buruz hitz eginen dute; hirugarrenean 2025eko Fiestak zein egunetan izanen diren erabakiko da; eta azkenik gaueko musikari buruz jardungo dute.

Arratsaldeko 18:30etan jarri dute hitzordua, Goizuetako udaletxean bertan. Hurrengo bileren egunak eta ordutegiak bileran erabakiko dituzte.

Deialdiarekin batera, Goizuetako Udaletik herritar guztiei luzatu diete antolakuntza lanetan parte hartzeko gonbidapena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!