Larraungo udaletxeko Gabari Gune Irekian, Plazaola Partzuergo Turistikoaren 30.urteurreneko ekitaldia ospatu zen pasa den ostegunean. 80 pertsona inguruk hartu zuten parte, Nafarroako parte ezberdinetako gonbidatuak izan zirelarik, bereziki zonaldeko udalak (Araitz, Areso, Basaburua, Betelu, Goizueta, Irurtzun, Imotz, Larraun, Leitza, Lekunberri), kide pribatuak, alojamendu, ostalaritza, artisau eta aktibitate enpresak.
Partzuergoaren 30 urteko ibilbidea gogoratu zuten, eskerrak emanez lan horretan lagundu duten pertsonei, eta erakundearen ildo estrategiko desberdinak garatuz, 2022an onartutakoak, parte-hartze prozesu zabal baten ondoren.
Partzuergoaren hastapenak eta 90eko hamarkadan aurre egin beharreko erronkak gogoratzeko tartea ere izan zen, Jose Maria Aierdi Landa Garapen eta Ingurumen
kontseilaria, Partzuergoko lehendakari ohia eta partzuergoko sustatzailearen eskutik.
53 enpresa izan ziren erakunde hau sortu zutenak, tartean landetxeak, hotelak, kanpinak, jatetxeak, tabernak eta artisauak, gaur egun 112 kide daude. Tartean Goizuetakoak. Hasierako kide horiei opari bat eman zitzaien, eguzkilore bat eta diploma bat ere bai, komunitate horretan etengabe parte hartzeagatik. Gainera, opari hori bera eman zaie erakundean lan egin duten pertsonei.
Goizuetako Udala, Partzuergoko kide
Partzuergo turistikoa 9 udalek, Goizueta barne, eta 112 kide pribatuk osatzen dute (ostalaritza, alojamenduak, zerbitzu turistiko anitzak eta artisautza). Hainbat proiektu turistiko berreskuratzeaz gain, ekitaldiak antolatzeaz arduratzen da, zonalde osoaren sustapenaz, eta aholkularitza, prestakuntza, laguntza eta diru-laguntzen kudeaketa eta dinamizazio turistikoa eskaintzen ditu, besteak beste.