Errege Magoek ilusioa eraman zuten Goizuetara

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 10a, 00:00

Umeak ilusioz hurbildu ziren erregeengana eta jaso zituzten opariak. Argazkia: Felix Loiarte.

Errege Magoak Goizuetan ilusioa zabaldu zuten Errege bezpera egunez. Herriko kaleak zeharkatu eta gero, kamioian, frontoian jaso zituzten haur askoren gutunak, eta opariak ere banatu zituzten. Giro ederra eta urduritasuna nabaritzen ziren txikienen artean. Frontoian herritar asko eta asko bildu ziren. Denen artean arratsalde zoragarria pasa zuten eta gauean erregaloak jasotzeko prestatu ziren.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!