Adinekoak joan-etorrietan laguntzeko jarri dute martxan GoizuKAR garraio zerbitzua

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 5a, 00:00

Urtarrilaren 2an jarri zuten martxan Goizuetan eskaini nahi duten garraio zerbitzu berria. Baserritik herrira joan-etorriak egiteko aukera dohainik eskainiko dute eta herritar boluntario talde batek eginen ditu gidari lanak.

Baserrian bizi diren herritarren bizi baldintzak hobetzeko asmoz, GoizuKAR garraio zerbitzua jarri dute martxan Goizuetan. Baserritik herrira joan-etorriak egiteko adinekoei dohainik eskainiko dieten zerbitzua da eta oinarrizko beharrak asetzea da asmoa: osasun etxera joan, erosketak egin, bankuko edo gizarte zerbitzuetako tramiteak egin, autobus geltokira eraman... 

Gainera, herritar boluntario talde batek eginen ditu gidari lanak. 

Zerbitzua erabili nahi dutenek 24 ordu lehenago deitu beharko dute 647 861 929 telefonora, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 17:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!