'Goizuetako folklorea, bertako hizkeran'

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 3a, 00:00

Liburuaren aurkezpenean, Goizuetako Udaleko ganbaran.

Patziku Perurena idazleak, bere azken lana aurkeztu zuen abenduaren 19an Goizuetako Udaleko ganbaran.

'Goizuetako folklorea, bertako hizkeran' izenburupean atera du argitara folklorea hizpide duen lana, goizuetarrak.

Liburuaz hitz egiteko tartea izan zuten aurkezpenean, eta saio polita izan zuten goizuetarrek. Bertakoa, bertako hizkera ezagutzeko eta Patzikuren ahotik entzuteko aukera paregabea izan zen.

Perurena Goizuetan jaio bazen ere, 12 urterekin Leitzara joan zen bizitzera. Ikasketetan murgildu zen erabat, baina sentitu zuen haurtzaroan bizitako bizimodura bueltatzeko gogoa: baserri-giroa eta euskera hutsezko bizimodua. Min horretatik abiatuta bueltatu zen Leitzara, eta idazteari ekin zion.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!