Bihar, Gabonetako kontzertua izango da Goizuetako elizan 12:15etan hasita. Parte hartuko dute herriko gaztetxoen taldeak eta Umore-Ona abesbatzak. Bi taldeek saioa eginen dute bakarka eta ondoren denok batera arituko dira.
Gaztetxoen taldea Ainara Narbartek zuzenduko du eta helduek Eneko Amundarainen zuzendaritzapean ariko dira. Bukatzeko, Benito Lertxundiren kanta batzuk abestuko dituzte entzuleekin batera, oriotarrak Euskal Herriari egin dion ekarpena eskertzeko. Antolatzaileen esanetan, «kontzertura etortzen diren entzuleak ere gonbidatuko ditugu abestera». Hitzordua borobiltzeko abesbatzako kide guztiek elkarrekin bazkalduko dute Umore Ona elkartean.