Mendian larreak erre nahi dituenak, urtarrilaren amaiera bitarte izango du aukera eskaera aurkeztekoa. Goizuetako Udalak argibideak eman ditu aurkeztu behar diren dokumentuen inguruan.
Batetik, baimen eskaera bete beharko dute interesatuek, datu guztiekin eta sinaturik. Bigarrenik, terrenoaren eskritura osoaren kopia aurkeztu beharko da, eta eskaera egiten duenak eskrituran agertzen den pertsona berdina beharko du izan. Azkenik, planoaren kopia ere erraztu beharko da, lekua markaturik eta katastro erreferentziarekin.
Eskaera luzatzeko epea, urtarrilaren 31 bitarte izango da, Udal bulegoan, eguerdiko 12:30ak arte.