Eguberrietako tailerrak antolatu dituzte Goizuetan, gabonetako goizak euskeraz disfrutatu ahal izateko. Bihar izango da tailerretan izena emateko azken eguna, eta interesa duenak mezu bat bidali beharko du Euskara Zerbitzura: laga@iparmank.eus helbidera.
Tailerrak hilaren 26, 27 eta 31n izango dira, eta 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzako izango dira. Goizuetako haurrek gabonetako oporretan elkarrekin goiz ederra pasatzeko aukera izango da, euskaraz eta jolasean.
Goizuetako folkloreaz
Patziku Perurenak bere azken lana aurkeztuko du etzi, Goizuetako Udaletxeko ganbaran. 'Goizuetako folkloreaz. Bertako hizkeran' izenburupean argitaratu du, eta liburuaz arituko da arratsaldeko 18:30etan hasita.