Adinekoek gaur eginen dute hirugarren Ibilaldi Osasuntsua

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 13a, 00:00

Hilabetean behin, pare bat orduko ibilaldia egiteko elkartzen dira Goizuetan 65+ taldeko kideak. Gaur eginen dute hirugarren Ibilaldi Osasuntsua. Jubilatuen etxean, 10:00etan elkartuko dira eta handik eguraldiaren arabera batera edo bestera mugituko dira. Denek egiteko moduko itzulia izanen da, 12:00etan bukatuko dute eta bukaeran sorpresa izanen dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!