Patziku Perurenak bere azken lana aurkeztuko du hilaren 19an Goizuetan. 'Goizuetako folklorea, bertako hizkeran' izenburupean atera du argitara folklorea hizpide duen lana goizuetarrak.
Liburuaz hitz egiteko tartea izango da hilaren 19an, osteguna, Goizuetako udaletxeko ganbaran, arratsaldeko 18:30etan.
Bestalde, aurkezpenera arte itxaron nahi ez duenak, aukera izango du asteburu honetan ospatuko den Durangoko Azokan eskuratzeko.
Goizuetan jaio arren, 12 urterekin Leitzara joan zen bizitzera Perurena. Oinarrizko ikasketak eginda, Lanbide Eskolan hasi zen. Hamasei urterekin Arrasateko Eskola Politeknikoan Ingeniaritza ikasten ari bazen ere, haurtzaroan ezagututako baserri-giroaren eta euskara hutsezko bizimodua galtzearen minak idaztera bultzatu zion eta Leitzara eraman zuen berriz ere.