Gaur hasiko da Go!azen telesailaren 11. denboraldia ETB1en. Bada, hori baino lehen, pasa den asteburuan, lehenbiziko kapitulua herrian bertan ikusteko aukera izan zuten eskualdeko hainbat haur eta gaztetxok. Aurrestreinaldira goizuetarrak eta eskualdeko hainbat bizilagun hurbildu ziren, 30en bat guztira. UEMAko kide diren eskualdeko herri gehienetan eskaini dute lehendabiziko kapitulua.