Janari bilketa, igandera arte

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 22a, 00:00

Nafarroako Elikagaien Bankuak martxan jarritako janari bilketa haundiarekin bat egin du Goizuetak. Etzira arte izanen da ekarpena egiteko aukera. Zure laguntzarekin elikatu itxaropena lelopean, Eskolan, Lubinen eta Zubi dendan jasoko dituzte elikagaiak. Udaberrian bezalaxe, udazkenean ere bere aletxoa jartzeko modua izanen dute goizuetarrek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!