'Ez dago kutxarik niretzat' antzerkia ikusgai, bihar

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 22a, 00:00

Ez dago kutxarik niretzat antzezlana eskainiko dute bihar Goizuetako Herriko Etxeko ganbaran, 18:30etik aurrera. Euskarabideak, Euskararen Nazioarteko Egunarekin lotuta, antolatu duen Gora Gora fest jaialdiko emanaldietako bat da. Hainbat gai lantzen dituzte: 'Ba al dago norberaren neurrira egindako kutxarik? Maitasuna, askatasuna, bizitza... guztia hartuko duen kutxarik?'.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!