'Bertan lan egin eta bizi' zikloa Goizuetan, bihar

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 12a, 00:00

«Aukera berriak» landu eta sortzeko solasaldi zikloaren laugarren saioa izango da bihar, eta energia izango da hizpide.

«Aukera berriak» sortzera bidean,  'Bertan lan egin eta bizi' zikloa antolatu dute Mendialdeko Udalek eta Nafarroako Gobernuak. Zikloaren laugarren saioa izango da bihar, Goizuetan, eta energia izango dute hizpide.

Egitasmoaren helburua herritik eta herriarentzat sortutako proiektuak lantzea eta martxan jartzea da. Aurretiaz, Leitzan, Basaburuan eta Larraunen egin  dira saioak eta ekonomia soziala, elikadura sistema eta zaintza eta aisialdia bezalako gaiak landu dira. Goizuetako biharko saioan, energia izango da ardatz, arratsaldeko 17:30etatik 20:00etara bitarte, Udaletxean bertan. Azken saioa azaroaren 27an izango da, Beteluko udaletxean, eta zerbitzu anitzen inguruan jardungo da. 

Saioetan parte hartzeko, aurretiaz izena eman behar da, 674 024 823 telefono zenbakira deituta edota mimukai@cederna.es helbidera idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!