Azaroa etorkinen egunarekin hasi, atalen egunetik pasa eta feriak itxiko du

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 11a, 00:00

Pasa den urteko etorkinen egunean jende asko bildu zen.

Gainera Katarrapikak lehiaketa, Go!azen telesailaren estreinua, antzerkia, mendi irteera eta Porrotxen emanaldia izanen dira.

 

Goizuetan azaroa hilabete garrantzitsua izaten da ekitaldien aldetik, eta aurten ere horrela izanen da. Datozen hiru asteak ekitaldiz josita datoz. Hasteko Katarrapikak lehiaketa izanen da datorren larunbatean eguerdian ganbaran, baina batez ere Etorkinen Egunarekin lotuko da azaroaren 16a. Hurrengo egunean Go!azen telesailaren estreinaldia 17:30etan hasiko da, hau ere ganbaran.

Azaroko laugarren asteburua Umore Onako atalen egunarekin dator. Azaroaren 23an, larunbatean, antzerkia izanen da arratsaldean eta aurretik ohiko egitaraua prestatu du Umore Onak. Gainera, igandean, mendi irteera antolatu du Arainburu Umore Ona mendi taldeak.

Astean zehar, azaroaren 26an, asteartean Porrotx pailazoaren emanaldiak umeak alaituko ditu, 17:00etan, ganbaran.

Azkenik, hilabetea, azienda, artisau eta nekazari feriak itxiko du, azaroaren 30ean.

 

EGITARAUA

GOIZUETA

AZAROAK 16, LARUNBATA

12:00 Katarrapikaka lehiaketa udaletxeko ganbaran. Sarrera 3 euro.

Etorkinen Eguna. Bazkaria Oxeguardan eta ondoren poteoa.

AZAROAK 17, IGANDEA

17:30 Go!azen telesailaren estreinaldia udaletxeko ganbaran.

AZAROAK 23, LARUNBATA

Umore Onako Atalen Eguna.

10:00 Pilota partidak.

11:30 Frontoitik bertatik, abesbatza eta dantzariak herriko kaleak alaituz.

13:00 Luntxa Umore Onako atalentzat Elkartean (beheko azokan)

18:30 Niretzat ez dago kutxarik antzerkia udaletxeko ganbaran. 14 urtetik gorakoentzat.

AZAROAK 24, IGANDEA

08:00 Mendi irteera. Goizueta-Enekologorri-Lizaotza-Tobeneko borda-Nekuko hariztia-Artzan-Goizueta.

AZAROAK 26, ASTEARTEA

17:00 Porrotx pailazoaren emanaldia udaletxeko ganbaran.

AZAROAK 30, LARUNBATA

Goizuetako XX. Azienda, artisau eta nekazari feria.

10:00 Feriaren hasiera.

11:00 Sega zorrozketa, pikaketa.

12:00 Giza proba: Herritarrak Paollaren zaldiaren aurka.

Goizean zehar, herriko talogileak, betizu errea pintxotan, trikitilariak...

14:30 Herri bazkaria: Bertako babarrunak, betizu gisadoa eta postrea.

18:30 Dizkobolo elektrotxaranga.

21:30 Kontzertua: Soka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!