Esne Beltza taldeak kontzertua eskainiko du gaur Goizuetan. Taldeak Nafarroan eskainiko duen azkeneko kontzertua Goizuetako plazan izanen da 19:30etan. Hamasei urteko ibilbideari bukaera emateko, Agur Deneri biraren barrian izanen da. Goizuetako herriak hartu du kontzertua antolatzeko ardura, eta taberna ere jarriko dute: arratsaldeko 17:00etatik gaueko 00:00etara egonen da zabalik, eta bokata zerbitzua eskainiko dute. Kontzerturako girotzen joateko, gainera, bazkari berezia ere antolatu dute Umore Ona elkartean.