Jubilatuen Eguna ospatuko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko urriaren 26a

Gaur, mezarekin hasiko dute Goizuetan Jubilatuen Eguna ospakizuna, 12:30etan. Segidan, Umore Onak elkartean, mahaiaren bueltan bilduko dira eta tripa bete ondotik, trukean eta musean arituko dira. Txapelketa egiteko asmoa dute gutxienez lau bikotek izena ematen badute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!