Autoenplegua sustatzeko dirulaguntza eskatzeko epea urriaren 31ra arte

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 26a, 00:00

Udalak, Goizuetan autoenplegua sustatzeko dirulaguntza banan-banako ebaluazio araubidean ezartzen duen ordenantza, onartu zuen (NAOn argitaratua 2019ko irailaren 13an). Hori dela ta, dirulaguntza eskuratu ahal izango dute Goizuetan norberaren kontura 2022ko urriaren 1etik jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda duten bizilagunek. Gizarte Segurantza eta Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan izandako gastuengatik emango zaie dirulaguntza. Eskabideak aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!