GoizuKar zerbitzua pausoak egiten ari da baserritik herrira joan-etorriak egiteko

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 17a, 00:00

GoizuKar zerbitzua martxan jartzeko pausoak ematen hasi dira Goizuetan, eta datozen asteetan baserriz baserri joateko asmoa dute zerbitzuaren berri emateko. Herriko adinekoei baserritik herrira joan-etorriak egiteko garraio zerbitzua eskaintzea da helburua. Gidariak lortzeko, boluntario zerrenda bat osatu dute dagoeneko. Zerrenda irekita dago, eta nahi duenak oraindik badu izena emateko aukera, udaletxean edo 65+ taldeko kideei jakinarazita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!