Bihar aurreneko Ibilaldi Osasuntsua eginen dute adineko goizuetarrek

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 17a, 00:00

Goizueta 65+ taldeak egindako lehendabiziko proposamenetako bat da Ibilaldi Osasuntsuak ekimena. Horren bidetik, bihar izanen dute aurreneko Ibilaldi Osasuntsua, Josune Eizmendi monitoreak gidatuta. Jubilatuen etxean, 10:00etan izanen dute hitzordua, eta handik batera edo bestera eginen dute, eguraldiaren arabera. Pare bat orduko ibilaldia izanen da, 12:00etan bukatuz. Hamabostean behin elkartzea da asmoa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!