Leitza-Goizueta mugaz muga 2008 ekintza ospatu zuten asteburuan Goizuetan. Leitzako Perra elkarteak antolatuta, Gipuzkoako, Iparraldeko, Nafarroako eta Bizkaiako 62 lagun bildu ziren zaldi gainean ibilbidea egitera.
Eskerrak eman
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten guztiei: Goizuetako Udalari Pelota plaza lotarako uzteagatik, Umore Ona elkarteari bertan bildutako guztiei afaltzeko lekua uzteagatik, Antza familiari zaldiak uzteko lekua prestatzeagatik eta azkenik, Goizuetako herritarrei izandako harrera ezin hobeagatik.
Goizuetako Udalak markatutako ibilbidea
Goizuetako Udalak megalitoak kontuan hartuta mugaz muga doazen bi bide markatu zituen. Aurtengo ibilbidean bide horietako bat egin dute. Larunbatean Leitzatik Goizuetarako bidea egin zuten, eta igandean aldiz, alderantziz, Goizuetatik Leitzarakoa. Datorren urtean berriz, aurten egin gabe geratu den beste ibilbidea egiteko asmoa dute, Artikutzatik barrena doana.
Bigarren urtea
Mugaz muga ekintza antolatzen duten bigarren urtea izan da aurtengoa, eta gainera, eguraldia lagun, pozik agertu dira antolatzaileak bildutako jendearekin. Zaldi gainean egindako ibilbideaz gain, larunbat arratsaldean zaldi kotxeetan ibiltzeko aukera ere izan zen, eta jende ugari hurbildu zenez kola egin behar izan zuten zaldi kotxean ibilitzeko. Honetaz gain, bertara hurbildu zirenek ere giro aparta jarri zuten musika eta malabareekin.