Alize Sagardui garaile, Hiru Hiriburuaken

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 15a, 00:00

Alize Sagardui eta Uxue Gomez sariak eskuartean dituztela.

Gazteen mailako txapela jantzi zuen goizuetarrak, Uxue Gomezekin batera finala irabazi ondoren.

Igande eguerdian jokatu zituzten Gasteizko Ogeta pelotalekuan Hiru Hiriburuak txapelketako final haundiak. Frontoia goraino bete zen, eta ikusgarria izan zen pelotazaleek jokalariei egindako harrera.

Maila askotako partiduak jokatu zituzten bertan, horien artean Gazteen mailako finala. Bertan aritu zen Umore Ona taldeko Alize Sagardui goizuetarra, eta Uxue Gomez pelotariarekin batera, finala irabaztea lortu zuen. 18-16 irabazi zuten Naia Uriarteren eta Eider Perezen aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!