'Katarrapikaka' lehiaketarako izenemate epea, urriak 15 arte

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 12a, 00:00

Azaroaren 16an eginen dute, beste urte batez, 'Katarrapikaka' lehiaketa berezia Goizuetan. Arratsaldeko 18:30etan hasiko da, udaletxeko ganbaran; eta lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek, aldez aurretik eman behar dute izena. Hirunaka apuntatu behar da, Amaia kafetegian edo Zubi-dendan, urriaren 15era arte. 300 euroko saria eta bestelako opariak izango dira aurtengo lehiaketan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!