Umorezko 'Ring' antzezlana eskainiko dute gaur Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 6a, 00:00

Evaren Alabak antzerki taldeko partaideak.

Evaren Alabak antzerki taldearen eskutik, 18:30etan izanen da, udaletxeko ganbaran.

Evaren Alabak antzerki taldeak 'Ring' antzezlana eskainiko du gaur, Goizuetan. 18:30etan hasiko da saioa, udaletxeko ganbaran. Elena Arambarri da zuzendaria eta antzezleetako bat, eta taula gainean alboan iza­nen ditu Nieves Peña, Iratxe Ramirez eta Sonia Sanz.

Egiten dituzten antzezlanak «bizitza bezain errealak eta gordinak» direla diote taldeko kideek. Ikusleekin konplizitatea lortzea da beraien helburuetako bat, eta saio guztiak desberdinak eta bakarrak izaten dira. Besteak beste, feminismoaz, berdintasunaz, egunerokoaz, ta­buez edota gezurrez aritzen di­ra, beti ere «errespetuz, ironi­az eta umorez». 

Umorezko antzezlan kritikoa da gaur eskainiko dutena. Zenbait arazo ditu ardatz antzezlanak: diskurtso feministaren eta gure jokabidearen artean ditugun kontraesanak; emakumeen gorputzaren gaineko zapalkuntza, zahartzaroa, loditasuna edo inperfekzioa baztertzeagatik; eta portaera matxistak eta bortitzak aldatzeko indarkeria erabili behar den ala ez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!