Urteroko legez, Goizuetako, Leitzako, Ezkurrako, Aranoko eta Aresoko haur, guraso eta eskoletako langileen topaketa egingo dute. XXIII. edizioa izango da aurtengoa, eta Goizuetan antolatuko dute, hilaren 28an.
Guraso elkarteek sortutako egitasmoa da, eta herrietako Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean antolatzen dute egitaraua. «Jaialdi hau eskualdeko haur eta gazteek elkar ezagutzeko parada izan zezaten eta Leitzara instituturako aldaketa errazteko sortu zen, baita herrien arteko elkar ezagutza eta hartuemana haunditzeko ere», azaldu dute.
Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta inguruko herrietatik bertaratzeko debaldeko autobus zerbitzua izanen da.
GOIZUETA IRAILAK 28 11:00 Ongi etorria, dantza eta herrien besarkada. 11:30 Jolasak herrian barrena. 14:00 Bazkaria Pilota plazan. 16:00 Irumarita txarangarekin 'Herri ttikitan ikasi eta bizi!' 16:30 Jokuak 18:00 Merienda eta dantzaldia. |