Zubiri garaile goizuetarren arteko lehian

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 16a, 12:34

Erremontari Herriz Herri txapelketak Pasaian egin zuen deialdia atzo eta bertan goizuetarren arteko lehia izan zen. Jaialdiko lehenengo partiduan Goikoetxea V.ak eta Zubirik, Segurolaren eta Apezetxearen aurka jokatu zuten. 

Partidu ikusgarri batean, Goikoetxea eta Zubiri gailendu ziren 2-1. Segurola eta Apezetxea irabazten hasi ziren, lehenengo setean 13-15 gailenduta, baina gorriek partiduari buelta ematea lortu zuten. Bigarren seta 15-8 irabazi ondoren, set erabakigarrira joan ziren bikoteak. Azken seta oso parekatua izan zen eta azkenean Goikoetxeak eta Zubirik lortu zuten garaipena 8-6 eta 2-1 markagailu orokorrean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!