Talo jatea, gaur Ixkibi kanpinean

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 15a, 00:00

Gaur, talo jatea izango da Ixkibi kanpinean. 13:30etan Iker Zubeldia eta Julio Soto bertsolariak arituko dira, lehenengo saioan; eta ondoren, 14:30etan, talo jatea hasiko da. Taloak era ezberdinetan prestatuko dituzte, eta sagardoa, ardoa, kafea eta kopa ere izango dira. Bazkalostean eginen dute bigarren saioa bertsolariek, eta trikitilariak ere ariko dira. Ilunabarrerako, berriz, toka txapelketa antolatu dute. Garaileak bi otordu irabaziko ditu Oxeguardan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!