Noka praktikatu nahi dutenek, gaur arte aukera

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 13a, 00:00

Goizuetako noka praktikatzeko saioak eginen dituzte herrian, irailetik abendura, Oihana Lujanbioren eskutik. Irailaren 19an hasita, bi astetik behin izanen dira saioak, ostegunetan, 18:30etatik 20:00etara udaletxeko ganbaran. Zazpi saio izanen dira guztira, eta tartekatuko dituzte azalpen teoriko-praktikoak eta egoeraren hausnarketa. Herritar guztiei irekia da, eta gaur arte eman daiteke izena: 948 51 08 14 telefonoan, laga@iparmank.eus helbide elektronikoan, edo whatsappez 660 990 836 zenbakian. Oxepik eta Roxak (argazkian) parte hartzera animatu dituzte goizuetarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!