Igande honetan, talo jatea izango da Ixkibi kanpinean. Eguerdiko 13:30etan Iker Zubeldia eta Julio Soto bertsolariak arituko dira, lehenengo saioan; eta ondoren, 14:30etan, talo jatea hasiko da, Goizuetako talogileen eskutik. Taloak era ezberdinetan prestatuko dituzte, eta sagardoa, ardoa, kafea eta kopa ere izango dira. Bazkarirako txartelak Amaia kafetegian eta Ixkibi kanpinean bertan erosi daitezke bihar arte, 20 euroan helduek eta 10 euroan 14 urtetik beherako gazteek. Bazkalostean eginen dute bigarren saioa bertsolariek, eta trikitilariak ere ariko dira. Ilunabarrerako, berriz, toka txapelketa antolatu dute, eta garaileak bi otordu irabaziko ditu Oxeguardan.