Finalerako pasea lortu du Beñat Apezetxeak

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 30a, 00:00

Mundialeko semifinala irabazi zuen atzo, Frantziaren kontra. Antton Apezetxea, berriz, Antiguako finalera sailkatu da.

 

Final haundira sailkatu da Be­ñat Apezetxea goizuetarra, 22 ur­tez azpiko Munduko Txapelketan. Atzo arratsaldean jokatu zuen semifinala berak, Unax Apeztegiarekin batera, Frantziako Gallarden eta Bassibeyren kontra; eta bi jokotan irabazi zuten na­farrek, nagusitasun haundiz berriro ere: 10-1 eta 10-1.

Bihar arratsaldean izango dute finala, Mexikoren kontra; 17:00etatik aurrera, Iruñeko Labrit frontoian. Nork jokatuko du­en ez dute zehaztu oraindik.

 

Antton Apezetxea, Antiguako Txapelketaren finalean

Beste goizuetar batek ere jokatuko du final bat bihar. Izan ere, Antiguako txapela hirugarrenez janzteko lehian ariko da Antton Apezetxea, 11:00etan hasita, Julen Alberdirekin batera. Gutierrez eta Bernaola 22-17 menderatu zituzten semifinalean, eta Fernandez eta Azpiroz izango dituzte kontrario, eliteko finalean.

Promesetan, aldiz, finaletik kanpo geratu dira bailarako biak. Xabier Apaolaza hernaniarrak 9-22 galdu zuen semifinala Arroitarekin, Rekalderen eta Elorzen kontra; eta Eñaut Lizeaga astigartarrak ere porrota jaso zuen Garañorekin (13-22), Etxe­be­rriaren eta Sotilen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!