Munduko Txapelketaren semifinala gaur, Beñat Apezetxeak

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 29a, 00:00

Bikain hasi du bere ibilbidea Beñat Apezetxea goizuetarrak, 22 urtez azpikoen Munduko Euskal Pilota Txapelketan. Ligaxkako aurreneko partidua jokatu zuen berak, Unax Apeztegiarekin batera; eta oso erraz gainditu zuten Kuba, bi jokotan: 10-0 eta 10-1. Ligaxkako beste partidua, berriz, Unai Amiano eta Carmelo Loza taldekideek jokatu zuten, eta bi jokotan irabazi zuten haiek ere, Boliviaren kontra: 10-0 eta 10-2. Hori horrela, A multzoko aurreneko postuan sailkatu dira semifinaletara, eta Frantziako selekzioa izango dute aurrez aurre, B multzoko bigarrena. Gaur arratsaldeko 16:00etan izango da hori, Iruñeko Labrit frontoian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!