Eraso matxistei aurre egiteko protokoloa prestatu dute Goizuetako Fiestetarako. Bertan, halako eraso bat ikusi edo jasan ezkero jarraitu beharreko pausoak eta zehaztu dituzte.
INTENTSITATE BAXUKO ERASOA
Ez badu laguntzarik nahi hor amaitzen da eskuhartzea.
Laguntza nahi badu: entzun eta babes emozionala eman, ez utzi bakarrik eta erasoa egin duena festalekutik kanporatu.
INTENTSITATE ALTUKO ERASOA
Ez badu laguntzarik nahi ez tematu, baina arreta baliabideei buruzko informazioa eman.
Laguntza nahi badu: larrialdia bada deitu 112ra; bestela lagundu toki lasai batera. Ez utzi inoiz bakarrik, hori da lehentasuna.
Entzun eta babes emozionala eman, ez epaitu.
Salaketa jartzeko deitu 112ra. Momentuan ez badu nahi, informatu arreta baliabideen inguruan.
Eraso egin duenaren informazioa jaso. Bortxaketen kasuan: ez dutxatu, ez aldatu arropa, ez edan eta ez jan.