Egunero izanen dute herriko txikienek jaietan parte hartzeko aukera, Txozna Batzordeak antolatutako egitarau zabalean. Gaur, festen lehen egunean, txupinazoaren hotsarekin batera irtengo dira buruhaundiak eta erraldoiak herriko kaleetan barrena. Arratsaldean, 17:00etan, haurrentzako jokoak, eta ondoren, berendua izanen dira. Bihar, umeentzako toka txapelketa goizeko 11:00etan, eta jarraian, goxoki banaketa plazan. Bazkaltzera joan aurretik, buruhaundiak eta erraldoiak berriro irtengo dira herrira, dultzaineroen laguntzarekin. Ostiraleko eguna blai eginda hasiko dute herriko txikienek, goizeko 11:00etan apar festa hasiko baita. Larunbatean, abuztuaren 17an, beraien eguna ospatuko dute, umeen eguna. Txarangaren erritmoan esnatu eta pilota partiduek emango diote hasiera egitarauari. Eguerdian, buruhaundi eta erraldoiekin hitzordua, oraingoan trikitilarien laguntzaz. Eguerdian, haur eta gurasoen bazkaria egongo da, eta eguna borobiltzeko, puzgarriak eta ur txirrista, ziurrenik, haurren ekintza gustukoena.