Fiestak ongi hasteko, Aurorak izango dira abesbatzekin abuztuaren 11n

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 6a, 00:00

2007garren urteaz geroztik Hernaniko Ozenki eta Umore-Ona abesbatzak fiesta aurreko igandean egiten duten Aurora ekitaldia, aurten izango da datorren abuztuaren 11n, igandean. Goizeko 08:00etan aterako dira txurigorriz jantzita, herriko kaleetan zehar abestuz. 14:30etan bazkari eder batekin amaituko dute eguna. 70 pertsona inguru biltzen dira bazkaltzeko. Ekitaldi alaia izaten da fiesta giroan jendea murgiltzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!