Goittikiren aldeko kamisetak, salgai

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 26a, 00:00

Goittiki haurtzaindegirako dirua biltzeko festetako kamisetak salgai jarri dituzte eta nahi duenak bihar arte eskura ditzake Amaia kafetegian eta Zubidendan. Xumarrek egindako marrazkia darama kamisetak eta 0-11 urte artekoek 10 eurotan eta 12 urtetik aurrerakoek 15 eurotan eskura ditzakete. Egoitza berria dute urte hasieratik eta horrek gastu estrak sortu dizkiola haurtzaindegiari. Ongietorriak izanen dira, beraz, diru sarrera guztiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!