Gazte Bazkarirako txartelak, salgai

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 26a, 00:00

Gazte bazkarirako txartelak Amaia kafetegian daude salgai, 21 euroren truke, eta abuztuaren 9ra arte izanen dira bertan. Fiestetako lehenengo egunean izanen da Gazte Bazkaria. Eguerdiko 14:30etan jarri dute hitzordua Ikastolan. Gazte Eguneko kamixetak, abuztuaren 13ko arratsaldean, ikastolako tabernan, eta abuztuaren 14ko goizean, frontoian, eskuratu ahalko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!