Uztaileko afari bereziena izanen dute gaurkoa goizuetarrek, Karmen bezperan

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 15a, 00:00

Giro ederrean afalduko dute herritarrek plazan, Karmen bezperako ohiko sua piztu aurretik. Argazkia: Felix Loiarte

Gaueko 21:00etan hasita, herri afaria eginen dute plazan, eta sua piztuko dute ondoren, Karmen bezpera ospatzeko.

Karmen Egunaren bezpera da gaur, ospakizun eguna Goizuetan. Eta urteroko ohiturari hutsik ez egiteko, dena prest dauka Umore Ona elkarteak, Udalaren eta Ikastola Batzordearen laguntzarekin. Gaueko 21:00etan jarri dute zita, plazan, herri afaria egiteko. Norberak eraman beharko du afaria etxetik, familian edo lagunartean antolatuta; baina bertan topatuko dute beharrezko materiala, Umore Onak jarrita: mahaiak, aulkiak, platerak, kubiertoak, edalontziak eta serbilletak. Eta sagardoa eta ardoa ere, elkartearen kontura!

Eguraldiak traba egiten ez badu behintzat, giro ederrean afalduko dute plazan, adin guztietako herritarrek. Eguraldi txarra eginez gero, elkartean eginen dute afaria.

Eta ondoren, hutsik egin ga­be, Karmen bezperako ohiko sua piztuko dute plazan, garai ba­te­an Goizuetako baserri eta etxe­en atarietan egiten zuten bezalaxe, arbiaren zuztarrak errez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!