Plan konpletoa osatu du Umore Ona abesbatzak, beste behin, ikasturteari bukaera emateko: hamaiketakoa, kontzertu ibiltaria eta bazkaria.
Goizeko 11:15etarako jarri dute hitzordua, saldaz eta txistorraz hamaiketakoa egiteko; eta segidan, herriko gaztetxoek eskainiko dute emanaldi laburra herriko plazan. Ondoren, kalez kale abiatuko dira Umore Ona abesbatzako kideak, kantuan. Zenbait tokitan egingo dituzte geldialdiak, beraien errepertorioko kantuak abesteko. Herritarren belarriak goxatuta eta giroa alaituta, 15:00etan emanen diote bukaera kontzertu ibiltariari, eta elkarrekin joanen dira bazkaltzera, ikasturtea mahaiaren bueltan agurtzeko. Hor ere ez da kanturik faltako, noski...