'Urak eta gizakiak. Larraun-Leitzaldeko paisaia zizelkatuz'. Horrela izena du gaur bertan Goizuetan zabalduko duten erakusketa ibiltariak. Udaletxeko ganbaran prestatu dute, eta hilaren 11ra arte izango da ikusgai. Gaur arratsaldean publiko orori zuzendutako bisita gidatuarekin jarriko dute martxan, 18:00etatik aurrera.
Gainontzean, astelehenetik ostiralera izango da erakusketa bisitatzeko aukera. Goizetan 09:30etatik 12:00etara, eta arratsaldeetan 18:00etatik 19:00etara. Ostiraletan goizez bakarrik zabalduko dituzte ganbarako ateak.