Larunbat honetan euskalnapar izen eta abizenei buruzko xehetasunak ezagutzeko irteera egingo dute goizuetarrek. Euskalnapar Abizenak elkarteko Eneko Bernaldo de Quirós izango da gidaria, eta hiru eremu bisitatuko dituzte goizean zehar.
09:00etan jarri dute hitzordua plazan, eta Iberoko burdinolara joango dira lehenik. Bertako dorrea barrutik ikusteko aukera izango dute, gidak azalpenak ematen dituen bitartean. Ondoren, Alkainzuriain mendiaren inguruan dauden baserrien historiari buruz arituko dira, eta Goizuetako iraganeko familia boteretsuei buruzko azalpenekin amaituko dute irteera.
EUSKALNAPAR IZEN ETA ABIZENEN HISTORIA GOIZUETA EKAINAK 1, larunbata 09:00 Bisita Iberora. Ibero burdinolaren historia. Dorrea barrenetik ikusteko aukera. 10:30 Mendi buelta erraza. Alkazuriain. 12:30 Goizuetako iraganeko familia boteretsuak.Oikonimia eta etxe esanguratsuei bisita. |