Gaur jokatuko da Goizutrail mendi lasterketaren bederatzigarren edizioa, goizeko 09:00etan abiatuta Goizuetako plazatik. 25,8 eta 10,6 kilometroko bi ibilbide daude aukeran, eta hiru modalitate guztira: proba luzea zein laburra bakarka egin daitezke, eta 10,6 kilometrokoa bikoteka ere osatu liteke.
Ibilbide laburra aurreko urteetako bera izango da, Eneko Elorrira joanda; baina luzea aldatu egin dute, eta oraingoan Eneko Elorritik Loitzatera eta Beltzuntzara iritsiko dira, herrira itzuli eta Mandoegirako bidea hartu beharrean.
Azken unera arte izanen da izena emateko aukera, larunbateko 08:30ak arte, herrikrosa.eus atarian: proba luzea 23 euro, eta laburra 18 euro. Guztietan, 5 euroko deskontua dute goizuetarrek.
Ereñotzuko Mendi Lasterketa, ekainaren 1ean
Ekainaren 1ean jokatuko da Ereñotzuko Mendi Lasterketa, ohiko 11,75 kilometroko ibilbidearekin. Horretan ere, izenematea zabalik dago, 18 euroan, rockthesport.com webgunean.