Haurrak dituzten familiei zuzendutako hitzaldia prestatu dute ostegun honetarako, Goizuetako udaletxeko ganbaran. Haurraren loari buruz ariko da Nahia Alkorta Elezgarai aholkularia, arratsaldeko 16:00etatik 17:30etara.
Doakoa izanen da saioa, baina plaza kopurua mugatua da, eta izena eman behar da aldez aurretik. Horretarako epea gaur arte luzatu dute: Gizarte Zerbitzura deitu behar da, 948 51 08 40 telefonora. Gainera, aditzera eman dutenez, posible izanen da saiora haurrarekin joatea.
'Gurasotasunean aholkulari' gisa definitzen du bere burua Nahia Alkortak, eta horrekin lotuta, hainbat gairi buruzko hitzaldiak eskaintzen ditu herriz herri eta online: edoskitzaroa, elikadura osagarria, haurraren oinarrizko zaintza, haurra soinean eramatea... Aholkularitza pertsonalizatua ere ematen du.