Leitzaldean pediatria orain ekimeneko kideek deituta, elkarretaratzea egin zuten joan den ostiralean, Goizuetan. Urtarriletik daude Leitzako Osasun Etxean pediatrarik gabe, eta, ondorioz, kasu ugari Iruñera bideratzen ari direla salatu zuten, Goizuetako plazan.