Elkarretaratzea ostiralean, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 8a, 00:00

Leitzan aurkeztu zuten dinamika.

Leitzako Osasun Zentroan pediatra jartzeko protestak antolatu dituzte apirilean zehar.

Osasun zerbitzuen gabeziekin kezkatuta, Leitzaldean pediatra orain ekimena jarri dute martxan zenbait gurasok. Aldarrikapen ugari mahaigaineratu dituzte dagoeneko, eta lehenengo elkarretaratzeak egingo dituzte ostiral honetan. Horietako bat Goizuetan izango da, arratsaldeko 18:30etan. 

Ekimenetik salatu dute urtarriletik pediatrarik gabe daudela Leitzako Osasun Etxean, eta, horren ondorioz, kasu ugari Iruñera bideratzen ari direla. Guztira, Leitzaldeko 595 haur eta gaztetxok jasan behar dituzte egungo egoeraren ondorioak. 

Goizuetakoaz gain, beste mobilizazio batzuk ere deitu dituzte dagoeneko. Ostiralean bertan elkarretaratzeak egingo dituzte Leitzan eta Areson ere, eta apirilaren 15ean Iruñeko Viana Printzea egoitzaren aurrean egingo dute protesta. Horrez gain, apirilaren 27an argazki erraldoia egiteko hitzordua jarri dute, 11:30etan, Leitzako plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!